“Emakumeak izan behar zuen” izango da 8Mko leloa Nafarroan

Emakume Langileen Nazioarteko eguna dela eta, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) Nafarroan gauzatuko den kanpainaren berri eman du. Emakumeen aldeko kanpainak ‘Emakumea behar zuen izan’ leloa izango du eta horren bidez, emakumezkoen eguneroko eginkizuna eta ekarpena aldarrikatu nahi dira.

Izan ere, azken urtean ikusi ahal izan den bezala, sarritan, COVID-19aren ondorioz oinarrizkotzat jo diren hainbat lanbidetan emakumeak izan dira lehen lerroan izan direnak, adibidez, supermerkatuetako langileak, erizainak….

Bestalde, emakumezkoen lidergoa onartzen du kanporatutzat ematen zituzten sektoretan edo jardueretan edota historikoki gutxietsiak izateagatik ikusezinak bihurtu zituzten horietan. Aitorpen hori kartelen bitartez egingo da. Horietan, emakumezkoak, besteren artean, zientzia, kultura edo landa-eremuko bere lanbideen jardunean irudikatuko dira, esparru eta eremu horietan duten presentzia bistaratzea errazteko. Hautatutako leloak ere bere eskubideen alde borrokatu diren emakume guztiak eta bakoitza omentzen ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.