Azkuna Zentroak “Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa” antolatuko du

Ekainaren 1etik 5era bitartean Azkuna Zentroak “Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa” antolatuko du. Bienal horretan diziplina ezberdinekin harremana duten zortzi egitasmo aurkeztuko dira: arte bisualak, argazkilaritza, arkitektura eta performance-a.

Prototipoak topaketaren aurtengo edizioan Sra. Polaroiska, José Ramón Ais, Diego Sologuren & Sébastien Tripod, Maider López, Laida Lertxundi & Ren Ebel, Elssie Ansareo, Elena Aitzkoa eta Amalia Fernández sortzaileek hartuko dute parte Beren lanak Azkuna Zentroaren eraikin osoan zehar izango dira ikusgai.

Prototipoak bi urteko proiektua da, eta begirada desberdinak dituzten eta jatorri oso desberdinekoak diren artistek esperientzia berriak planteatzen dituzte, eguneroko bizitzarekin eta begirada artistikoarekin lotuta. Forma Artistiko Berrien bidez egiten dute, beren kodeekin eta sorkuntza denborekin, aldatzen diren agertoki eta formatuetan, errealitatearen hainbat alderdi auzitan jartzen duten lengoaia desberdinekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.