Euskadiko ikasleek uste dute litekeena dela ikasketak amaitzen dituztenean beren prestakuntzarekin lotutako lanen bat aurkitzea

2020-21 ikasturtea amaituta, Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman ditu ikasketak amaitzean beren prestakuntzarekin lotutako lanen bat aurkitzea espero duten ikasleen ehunekoari buruzko datuak. Datuok Aurrera Begira 2020 txostenean dute jatorria. Horien arabera, ikasle gazteen ia heren batek (% 31,6) uste du ikasketak amaitzean beren formakuntzarekin harremana duen lanen bat aurkitzeko aukera handiak izango dituela. Erdiak baino zertxobait gutxiagok (% 44,5) aukera nahikoak izango dituela uste du eta, beraz, % 76,1ek modu positiboan ikusten ditu lan merkatuan barneratzeko aukerak. Gazteek beren prestakuntzarekin bat datorren lana aurkitzeko duten konfiantza nabarmen handitu da 2013tik, eta 2020an erregistratu da ehunekorik handiena.

Txanponaren beste aldean, ikasleen % 15,3k uste du zailtasunak izango dituela bere formakuntzarekin harreman duen lanen bat topatzeko; % 3,2 ezkorragoa azaltzen da eta zailtasun handiak izango dituela uste du.

Prestakuntzarekin bat datorren lana aurkitzeko konfiantza zertxobait handiagoa da gizon gazteen artean emakume gazteen artean baino.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.