Klik bakar batek bideo porno baten protagonista bihur zaitzake

Ongietorriak “Deepfake porn” arora. Eta hau hasi besterik ez da. Nahiz eta bati baino gehiagori dibertigarria iruditu, Massachusetts Institute of Technologyk (MIT) argitaratu duen artikulu batean salatzen denez, kalean da jada klik bakar batekin bideo porno baten protagonista bihur zaitzakeen aplikazioa. Adimen Artifizialak dituen albo-ondorioak omen dira.  

Aplikazioa oso sinplea da. Botoi batek nahi duzun aurpegi baten argazkia (zurea edo beste edonorena) igotzeko gonbita egiten dizu. Eta pantailan bertan azaltzen den leloari jarraituz, segundo bakar batzuetan porno-izarra bihurtzen zara (edo beste norbait pornografiaren munduan sartzen duzu). 

Deepfake pornografiaren kontua ez da gauza berria. Duela zenbait urte, Naughty America konpainiak horrelako bideoak ekoizten hasi zen. Kasu horretan, diru kopuru baten truke, erabiltzaileak bere aurpegia jar zezakeen konpainiak jada ekoiztuta zuen eszenaren batean.

Adimen Artifizialari esker sortutako deepfakeak emakumeen irudikapen pornografikoak sortzeko erabili dira batez ere. Sarean aurki daitezkeen deepfake edukien % 90 inguru baimenik gabeko pornografia dira eta, ia gehienetan, emakumeak dira ‘protagonista’. 

MITek berak azaldu duenez, artikulua argitaratu eta ordu gutxitara web gunea ‘desagertu’ da. Antza denez, oso erabiltzaile kopuru gutxi zituen eta horien artean ‘zerbitzua’ hobetzeko txat antzeko bat zegoen. MITetik azaltzen dutenez, teknologia nahiko garatuta dago eta ez litzateke harritzekoa izango etorkizunean horrelako aplikazio ugari agertzea.

Izan ere, hasieratik, Adimen Artifizialari esker sortutako deepfake-ak edo eduki sintetikoak emakumeen irudikapen pornografikoak sortzeko erabili dira batez ere. Sensity AIk egin duen ikerlan baten arabera, sarean aurki daitezkeen deepfake edukien % 90 inguru baimenik gabeko pornografia dira eta ia gehienetan emakumeak dira ‘protagonista’.

Adituen arabera, horrelako edukiek kalte psikologikoa eragiten die biktimei. Irudiak eta bideoak oso zailak dira Internetetik ezabatzeko, eta material berria edozein unetan sor daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.