Donostiako Gazte Antzerki Topaketak zazpi antzezlan
© Shutterstock.com

Donostiako 32. Gazte Antzerki Topaketak zazpi antzezlan eskainiko ditu hiriko lau agertokitan urriaren 12tik 28ra bitartean. Topaketa udaberria eta uda hasiera bitartea ospatu izan ohi da, baina osasun egoerak urrira atzeratzera behartu du.

Egitasmo horri esker, zazpi konpainiatako aktore gazteek Victoria Eugenia Antzokia, Antzoki Zaharra, Gazteszena, Lugaritz edota Kontadores bezalako agertoki ezagunetan beren lanak antzezteko aukera izango dute.

Gazte Antzerki Topaketaren xede nagusia da gazteen eta antzerkiaren arteko harremana sustatzea. Izan ere, gazteek beren antzezlanak aurkezteko duten aukeraz gain, ikusle izateko aukera ere dute. Aldi berean, ekimenak gazteen artean kultur ekitaldietara joateko ohitura eta sormena  sustatu nahi dira. Ekimen hau 1980ko hamarkadaren amaieran jarri zen abian gazteak antzerkira hurbiltzera animatzeko, eta talde amateurrak eta profesional ez direnak bultzatzeko. 

Profesionalak ez diren konpainien kasuan Topaketa euren lana erakusteko aukera ezin hobea da. Aurten, adibidez, antzezlan propioak zein klasikoak ikusi ahal izango dira.

Sari banaketa azaroaren 13an izango da Kutxa Kultur Plazan. Epaimahaia Daniel Gomarak, Jon Rodríguezek eta Aran Rodasek osatzen dute. Topaketa bi ataletan dago banatuta: 14tik 18 urtera bitarteko Junior kategoria, eta 18 eta 30 urte bitarteko Senior kategoria.

Antzezlanak ikusteko sarrerak 3 euroren truke eskura daitezke Donostia Kulturako webgunean.

SHARE

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.