Zabalik Bilboko DJ eta musika-ekoizleen lehiaketarako izena emateko epea

Abian da Bilboko Udalak antolatzen duen DJ eta musika-ekoizleen lehiaketa. Lehiaketan Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden 18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete. Izena emateko epea datorren abenduaren 6an amaituko da. Izena emateko, lehenik eta behin, antolatzaileek eskura jarri duten online inprimakia osatu behar da. DJ atalera aurkezten diren horiek, gainera, 20-30 minutuko saioa jasotzen duen bideoa ere bidali beharko dute. Aurten estreinatzen den musika-ekoizleen atalera aurkezten diren horiek, aldiz, eurek sortutako bi pista bidali beharko dituzte.

Finalistak

Lorea Argaratek, Ricos Rosa DJak eta Asier Batizek osatuko dute epaimahaia. Abenduaren 13an lehiaketaren finalera iritsi diren horien izena ezagutzera emango dute. Atal bakoitzeko, gehienez, sei finalista izango dira. Finalistek, abenduaren 23an, Bilborock Aretoan izango den emanaldian parte hartu ahal izango dute eta bertan erabakiko dira lehiaketa atal bakoitzaren irabazleak.

Irabazleek honako sari hauek eskuratuko dituzte: DJ eta ekoizpeneko ‘masterclass’ bat; bideoklip bat grabatzeko aukera; argazki-saio bat; Freskure 2022 barruan ospatuko den kontzertu batean parte hartzeko aukera; BIME CITYren hurrengo edizioko jardueraren batean musika jartzeko edo jotzeko aukera; eta, BIME PROn sartzeko ziurtagiri bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.