Googlek garatutako Android sistema eragile ezagunak badu, jada, bertsio berria. Sistema eragile honen 4.4 bertsioa Kit-Kat izenarekin bataiatu dute. Android da garapen handiena izan duen sistema eragilea eta, gaur egun, mila milioi smartphone eta tablet baino gehiago sistema hau erabiltzen dute.
Orain arte jarraitutako ildo berari eutsiz, bertsio berriak ere postre baten izena du, kasu honetan, Nestlek ekoizten duen txokolatina ezagunaren izena. Aurreko bertsioen izenak honakoak izan dira: Cupcake, Donut, Eclair, Gingerbread, Honeycomb, Ice Cream Sandwich edota Jelly Bean.
Google eta Nestleren arteko hitzarmena bi norabideetakoa izango da. Horrela, Nestlek Kit Kat izena erabiltzea utziko dio Googlei eta Nestlek txokolatina hauen bilgarrian Android logoa jarriko du eta Nexus 7 tablet bat irabazteko aukera emango die txokolatina hau erosten dutenei.