Guztiok izan dugu, noiz edo noiz, ordenagailuarekin arazoren bat eta, ondorioz, artxiboren bat galdu zaigu. Amaitutako lan hori guztiz ez galtzeko, beti dago azken kopia bat edota disko gogorrean murgilduz hau berreskuratzeko aukera. Aldiz, ordenagailua lapurtzen badigute, bertan zegoen informazio guztia berreskuratzea ‘miraritzat’ jo daiteke. Horrelako zerbait pentsatu behar izan zuen Suediako Umeá Unibertsitateko irakasle batek bere ordenagailu eramangarria lapurtu ziotenean. Bertan, azken hamar urteetan egindako lan guztia zuen gordeta, eta minutu batean, akabo! Pere sorpresarako, lapurra bihotz onekoa izan zen eta kupituta edo, ordenagailuan ziren artxibo guztiak USB memoria batean bueltatu zizkion. Bere izena eman nahi izan ez duen irakasleak horrelako ekintzek “gizadiarengan itxaropena mantentzen” laguntzen diote.