Indiako iparraldeko poliziak 47 urteko gizon bat atxilotu du, antza denez, bere iloba jaioberria Facebook bidez enpresa gizon bati saltzen saiatu delako.
Poliziak aditzera eman duenez, New Delhitik hirurehun bat kilometrotara dagoen Punjab estatuan bizi zen Feroz Khan izeneko gizon batek bere iloba jaioberria bahitu eta Facebook bidez saltzen saiatu da. Bahiketan, Khanek ospitaleko bi langileen laguntza izan zuen. Aitona berriak jada erosle bat omen zuen eta bere iloba 650 eurogatik saldu behar zuen.
Jaioberriaren bahiketa eta salmentan parte hartu zuten hiru gizonak jada atxilotuak izan dira eta orain, haurra erosi behar zuen enpresa gizonaren atzetik dabil polizia.
Antza denez, jaioberriaren ama, Noori Khan, izan zen bere aitaren aurkako salaketa jarri zuena. Salaketa horri esker, poliziak Feroz atxilotzea lortu zuen salmenta burutu aurretik. Behin atxilotuta, poliziak jaioberria bere amaren esku utzi du, baina aitonak zazpi urtetako gartzela zigorrari egin beharko dio aurre.
Polizia bozeramaileek aitortu dutenez, Indian haurren salerosketan diharduten 815 talde inguru daude eta hauek, guztira, 5.000 kide baino gehiago dituzte. Talde hauek, haurrak bahitu eta saldu egiten dituzte, baina beste hainbat kasutan, haur hauek prostituziorako edo eskaletasunerako erabiltzen dituzte.