Bilboko Udalak antolatzen duen BAD-Antzerki eta Dantza garaikidearen Jaialdiaren aurtengo edizioak tokiko talentua babestuko du. Urriaren 14tik 24ra bitartean izango da BADen XXIII. edizioa eta programazioa osatzen duten artista guztien erdia, gutxi gorabehera, euskaldunak izango dira (40 inguru).
Edizio honi hasiera emango dio ekitaldia urriaren 14an La Fundición-en izango den Kabia Teatro eta Teatro De L’Enjoliten “El alimento de las moscas” antzezlana izango da.
Guztira 20 izango dira jaialdian parte hartuko duten konpainiak. Horietatik guztietatik 10 euskaldunak izango dira: Kabia Teatro, Nerea Martínez, Altraste Danza, Lokke / Olatz de Andrés, Horman Poster Kolektiboa, Jon Ander Urresti, Isaak Erdoiza & Nazario Díaz, Colectivo V.A.L.A, Koldo Arostegui y Cielo Raso.
Sei estrenaldi
Urriaren 15ean Nerea Martínezek ‘Abrazo’ lana aurkeztuko du Harrobian. Dantza ikuskizun horrek, euskarazko off ahotsarekin, emakume bikote bat, bi gorputz, bi eskultura, bidaian zehar soinu-paisaia batean biltzen ditu, eta bidaiak berak hainbat zirrara gogora ekartzen ditu, bizitzan zehar jasotzen ditugun ezin konta ahala besarkaden zirrarak.
Urriaren 17an, IED Kunsthal Bibao diseinu-eskolan, Olatz de Andrés koreografoak, Pilar Andres, Koldo Arostegi, Oihana Vesga eta Robert Jackson dantzariekin batera, “Hacer Tiempo” ikerketa eta koreografia-erakusketa estreinatuko du.
Miguel Ángel Bernaren ‘Oturia: íntima peregrinario’ dantza garaikideko ikuskizunak Aragoiko Piriniotan den Basa Bailaran ekainaren 25ean egiten den erromeria antzeztokira eramaten du. Ikuskizun hori urriaren 20an izango da Campos Antzokiko Kupula aretoan.
Urriaren 22an, La Fundición-en, Isaak Erdoiza eta Nazario Díazen ‘Fuego verde’ izango da ikusgai. Bertan, ikuslearekiko soinuzko eta ikusizko harremanean agitzen den arroztearen ideia ikertzen da, arkitektura txikiak eraikiz, eta haien bidez espazioa eta espazioaren barruan gertatzen diren gauzei buruzko pertzepzioa aldaraziz, ikusgai eta ikusezin denaren arteko mugetan jardunez, barruaren eta kanpoaren arteko eta konkrezioaren eta abstrakzioaren arteko mugen artean jardunez.
Colectivo V.A.L.Ak ‘You are welcome!’ proposamena aurkeztuko du urriaren 23an eta 24an Bilborocken. Bertan, Amaia Vicentek eta Alberto Lomasek publiko guztietarako soinuzko instalazio interaktibo batean Bilbo Zaharreko etorkinek, modu ezberdinetan (erasokortasunez, xuxurlatzen, tonu neutroan), “ongi etorria” emango dute beren ama-hizkuntzan.
‘El ritmo que nos precede’ Koldo Arosteguik zuzentzen duen lehen lana da. Urriaren 23an, Campos Antzokiko Kupula aretoan, Koldo Arostegui, Eneko Gil eta Natalia Garcia dantzariek beren gorputzetan idatzita geratu den herentziaren inguruan galdezka arituko dira
Aurtengo edizioa urriaren 24an amaituko da Cielo Raso konpainiaren “Piedra” ikuskizunarekin.