Bi sartzen diren tokian hiru ere sar daitezke

Hiru pertsona ohe berean egotea fantasia hutsa besterik ez da, baina ez horregatik bete ez daitekeen ametsa.

Hirukoteak osatzearena, batik bat gizonek duten fantasia da, betiere, triangeluaren beste bi osagaiak kontrako sexukoak direlarik. Psikologoen arabera, gizonek bi emakumeekin osatutako triangeluekin amets egiten dute haurtzaroarekin harreman hurbila duelako. Gizonentzat bi emakumerekin batera oheratzea boterearen seinale da. Kopurua ez ezik, harreman horretan jokatzen den rolak ere bere garrantzia du. Horrela, gizona da sexu jokoen zuzendari. Egoera horretan, gizonak bere burua bi emakume kontrolatzeko eta horiei plazera emateko gai ikusten du, bere ‘ni’-a indartuz.


Ba omen dira hirukoteak noizean behin izatea onartzen duten bikoteak, baina urrats hori eman baino lehen, gomendagarria da bikoteak hitz egitea eta mugak ezartzea; ez baita gauza bera fantasia gisa esperimentatzea edo bi pertsonenganako erakarpena sentitzea eta horregatik hirukotea nahi egin izatea.