Bideojokoen salmenta krisian

Hirugarren urtez jarraian bideojokoen salmenta jaitsi egin da estatu mailan. Saltzaileek krisi ekonomikoa eta pirateriaren ondorioa dela diote

Bideojoen salmenta estatuan %5 inguru jaitsi zen pasa den urtean. Sektoreak 1.245 milioi euro mugitu bazituen ere, hirugarren urtez jarraian salmentak jaitsi egin dira eta kezka nagusitzen ari da sektoreko enpresen artean. Jaitsiera hau ez da soilik estatuan eman, Europan ere errepikatu den fenomenoa baita. Sektorean lan egiten duten enpresak biltzen dituen aDeSe erakundeak datu negatibo hauek erlatibizatu nahi izan ditu. Beraien esanetan, jaitsiera aurreko urteetakoa baino txikiagoa izan da, eta Espainia krisi ekonomiko sakonagoa bizi duen arren, jaitisera hau Europan izan den jaitsiera baino txikiagoa da. aDeSekoek ere Espainia bideojokoen pirateriarako paradisua dela salatu dute.

Datuak

aDeSe-k emandako datuen arabera, software salmentan (bideojokoak) 631 milioi euro lortu dira (-%0,38 aurreko urtearekin alderatuta), hardware-en (bideo-kontsolak) 489 milioi euro (-%13) eta 125 milio euro osagarrietan (+%5,6). Bererakada nabariena bideokontsola eramangarrietan eman da (-%25) eta osagarrietan izandako igoera Xbox-erako Kinect eta PS3rako Move-i esker eman da.Datu hauetan ez dira sakeleko telefonoetarako joko deskargak aurreikusten.

Pirateria

aDeSe-ko presidentea den Alberto González Lorcak aditzera eman duenez, “Espainian pirateriarekin arazo larri dago eta gaur egungo egoera ez da jasangarria”. Lorcak emandako datuen arabera, sektoreak pairatzen duen pirateria maila %60,7koa litzateke. Erakunde bereko Carlos Iglesiasek esan duenez “Sinde legerekin egoera hobetuko dela espero dugu, eta etorkizuna baikortasunez ikusten dugu”. Italia da Espainia baino pirateria gehiago duen herrialdea.Salmentetan izan den beherakada honetan prezioek ere eragina izan dezaketela adierazi da. Horrela, bideojoko bera prezio bikoitza du Espainian, adibidez, Erresuma Batuarekin alderatuta. Espainia merkatu interesgarria da bideojoko ekoizleentzat, izan ere Europako laugarren merkaturik handiena da Erresuma Batua, Frantzia eta Alemaniaren atzetik. Salmentetan estatu garrantzitsua izan arren, bakarrik saldutako bideojokoen %1a estatua ekoiztua izan da

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.