![Bikoiztu egin dira sexu-askatasunaren aurkako delituen inguruan jasotako telefono deiak](https://i0.wp.com/www.gazteberri.eus/wp-content/uploads/2022/08/p12577.jpg?fit=800%2C533&ssl=1)
Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman duenez, etxeko indarkeriaren edo sexuagatiko indarkeriaren biktima diren emakumeentzako SATEVI informazio- eta arreta-zerbitzuak 1.427 kontsulta erantzun ditu urte honen lehen seihilekoan. 900 840 111 telefono anonimo, konfidentzial eta doakoan jasotako dei horietatik guztietatik 37 sexu-askatasunaren aurkako delituak jasan dituzten emakumeenak izan dira, hots aurreko urtean baino ia bikoitza (20). Kasu gehienetan (% 90) biktimak erasotzailea ezagutzen zuen.
Zerbitzuan izan den joeran oinarrituta horrelako indarkeria gero eta ohikoagoa dela baiezta daiteke. Horregatik, zerbitzutik azpimarratzen dute “eraso-mota horien eta biktimen inguruan gizartean kontzientzia handiagoa” sustatu behar dela.