Uztailaren 29tik 31ra bitartean Bilboko Areatzan eta Guggenheim Museoan ospatuko den Bilbao Blues Festival jaialdia Bilbok hartzen duen lehen blues jaialdia izango da. Lehen edizio honetan, jaialdiak era askotako kontzertuak eta doako jarduerak eskainiko ditu, publiko guztiengana iristeko.
Zaleek blues klasikoaz, Chicagokoaz eta Blues Rock delakoaz gozatu ahal izango dute, baina baita bestelako estiloez ere, hala nola, boogie woogie, swing edo Rock and Roll klasikoa. Flamenko-ukitu bat ere izango da Raimundo Amadorren eskutik, BB King-ekin batera jo ahal izan duen gitarrista espainiar bakarra.
Jaialdiak jada honako musikari hauen parte-hartzea iragarri du: Ronnie Baker Brooks, Dana Fuchs, Raimundo Amador, Shemekia Copeland, Fantastic Negrito, Wax & Boogie feat Drew Davies, Noa & The Hell Drinkers, Flamingo Tours, Blues Triumvirate, Micky & The Buzz eta Travellin’ Brothers. Genero horretako musikari horiek aurrez iragarritako artisten multzoarekin bat egiten dute. Horien artean azpimarratzekoa da Bob Stroger ospetsuak osatzen duen Chicago All Stars taldearen presentzia.
Jaialdiak helburu bikoitza izango du. Alde batetik, zaleei Europako biretan parte hartu ohi ez duten artistez gozatzeko aukera eskaintzea eta, bestetik, genero hori ezagutzea, rock, pop, indie, soul… bezalako beste generoen oinarri den blues generoa ezagutzeko aukera ematea oraindik ezagutzen ez dutenei horiei.