Bizikletak konpontzeko laguntzak Bilbon

Bilboko Udalak 50 eurorainoko laguntzak eskaintzen dizkie bizikletak konpondu edo prest jarri nahi dituztenei. Horretarako, Udalak 30.000 euro bideratuko ditu Mugikortasun eta Iraunkortasun Sailaren bitartez.

Laguntza horien helburua bizikletaren erabilera erraztea eta sustatzea da, kutsadura akustikoa, berotegi-efektuko gasen isuriak eta energia-kontsumoa murrizteko.

Bilbon erroldatuta dauden eta bizikleta baten jabe diren 18 urtetik gorako pertsona fisikoek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek.

Honako hauek finantzatu daitezke: balaztatze-sistemako elementuen konponketa, errodamenduak, katea, aldaketak, zulaketak, kamerak edo estalkiak aldatzea, eta bizikleta prest jartzea, hala nola garbiketa eta koipeztatzea, gurpilak zentratzea eta erradioak doitzea edo ordeztea, balaztak edo aldaketak doitzea, etab.

Laguntzak Bilboko udalerrian dauden eta tailerra duten bizikleta-establezimenduetan egindako konponketetarako edo mantentze-lanetarako baino ez dira emango.

Laguntza horiek eskatzeko epea urriaren 30ean amaitzen bada ere, komeni da ahalik eta lasterren egitea; izan ere, eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera ebatziko dira, adierazitako dokumentazio guztiarekin, aurreikusitako kreditua agortu arte.

Info+

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.