Doako antzerkia “Bilboko Zirkuitua”-ren eskutik

Datorren urtarrilaren 12an hasiko da ‘Bilboko Zirkuitua’ programaren XXIII. edizioa

Urtarrilaren 12an hasiko den ‘Bilboko Zirkuitua’ programaren XXIII. edizioak doako antzerki emanaldia eramango ditu hiriko hainbat auzotara. Aipatu programak beren proposamen eszenikoak aurkezteko aukera ematen die profesionalak ez diren antzerki taldeei.

Maiatzaren 11ra bitartean Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Francisco eta Zorrotza udal-zentroek eta Solokoetxeko Institutuak programa osatzen duten proposamenak hartuko dituzte.

XXIII. edizioa

Aurtengo edizioan parte hartuko duten konpainiak honako hauek izango dira: La Pacheca Collective “A solas con el Emérito” antzezlanarekin; Las Klownkis “Ya pasó” antzezlanarekin; Libélula Teatro “Conversaciones con mamá” antzezlanarekin; Skené Teatro “La casa de Bernarda Alba” antzezlanarekin; Kamerino Teatro “La felicidad no está en los mapas” antzezlanarekin; Amets Bete “Pareja abierta” antzezlanarekin; La Companyia Del Bac “Kiero ser vasco: ¡palabra de catalán!” antzezlanarekin; eta, Luna Llena “¡Porque me oprime el corsé!” antzezlanarekin.

Aipatu antzezlan horiez gain, mikroantzerkiko proposamen hauek ere izango dira ikusgai: Potemkin-Erein Kolektiboaren “Esto ha venido para quedarse”; Kásperle Teatroren, “El diablo moderno”; eta Resisten Cíaren “Larvä”.

Parte hartzen duten lan guztiak lehen aldiz aurkeztuko dira programa honetan, Potemkin eta Erein Kolektiboaren antzerki laburreko piezak izan ezik, aurreko edizioan arrakasta izan zutelako.

Umorea

Umorea protagonista nagusietako bat izango da aurtengo edizioan. Adibidez, urtarrilaren 12an Errekaldeko udal-zentroan eta otsailaren 16an Solokoetxe Institutuan ikusgai izango den “A solas con el Emérito” bakarrizketak errege emerituaren antza izan dezakeen umorista baten esperientziak pasadizoak eta autu-mautuak aurkeztuko ditu.

“Kiero ser vasco: ¡palabra de catalán!” bakarrizketak ere umorea du ardatz. Kasu horretan katalana izan arren euskalduna izateko baldintza guztiak betetzen dituela frogatu nahi du protagonistak. Lan hori ikusgai izango da martxoaren 9an Basurtuko udal-zentroan eta apirilaren 27an Zorrotzan.