Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, 1.210.544 euroko plana jarri du abian langabeak aldi baterako eta mugagabeko kontratatzeko. Plan berria Lanbideren enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako planaren barruan kokatzen da.
Planean jasotzen denez, 547.686,31 euro bideratuko dira enpresei zuzendutako laguntzetara eta kopuru ezberdinak ezarriko dira kontratatutako pertsonaren profilaren arabera. Adibidez, DSBE/BGDS jasotzen dutenen, 35 urtetik beherakoen, 55 urtetik gorakoen edo iraupen luzeko langabeen kontratazioen kasuan, enpresek 10.000 euro arteko laguntza jasoko dute lanaldi osoko kontratuengatik eta 5.000 euro lanaldi erdikoengatik. Bestelako kolektiboentzat, laguntzak 8.000 eta 4.000 eurokoak izango dira, hurrenez hurren. Zenbateko horiek guztiak % 10 handituko dira kontratatutako pertsona emakumea bada.
Langabeak kontratatzeko laguntzak
Planak udal proiektuetan langabeak sartzea ere aurreikusten du eta horretarako 662.857,69 euroko aurrekontua bideratuko da. Lerro honek 3 eta 6 hilabete arteko kontratuak ahalbidetuko ditu parte-hartzaileen garapen pertsonal eta laboralerako, eta urte amaiera baino lehen hasi beharko dira.
Guztira, programak 133 kontratu lortzea aurreikusten du, aurreko urtean baino 4 gehiago: 57 udal proiektu edo gizarteratze eta laneratze enpresentzat, eta 76 enpresei zuzendutako laguntzen bidez. Ekimen hau 2023an antzeko programetan egindako ia 2 milioi euroko inbertsioari gehitzen zaio.
Informazio gehiago: www.fomentosansebastian.eus.