Emakumeen Lasterketa Gasteizko kaleetara itzuliko da

Emakumeen Lasterketak Gasteizko kaleak arrosa kolorez jantziko ditu aurten ere bularreko minbiziaren aurkako borrokaren alde. Pasa den urtean, Covid-19ak eragindako osasun egoeraren ondorioz, lasterketa modu birtualean egin behar izan zen.

Hitzordua irailaren 19an izango da, 10:30etatik aurrera.  4,3 kilometroko ibilbidea egingo dute 2.500 parte-hartzailek, Zurbanoko atean, Hezeguneen ibilbidean eta Salburua bulebarrean zehar. Irteera eta helmuga bereiziak izango dira, Buesa Arena pabilioiaren aurreko zabalgunean.

Aurtengo ediziorako aukeratu den leloa “Gu guztiongatik/por todas nosotras” da eta horren bidez, gizarte osoak pandemian erakutsitako erresilientzia-gaitasuna omendu nahi da, batez ere urtez urte Emakumeen Lasterketan parte hartu duten emakume korrikalariena, zein urtebetez itxaron ondoren, aurten ere Gasteizko kaleetan korrika arituko baitira.

Emakumeen Lasterketak bete egingo ditu koronabirusaren aurkako protokoloak. Halaber, aurten lasterketak bertsio birtuala ere izango du, aplikazio ofizialaren bidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.