Emazteak senarraren zakila erre du hau arazteko

Australiar emakume batek bere senarraren sexu organoak erre zituen hauek araztu nahi zituelako, baina erreduren ondorioz, senarra hil egin da. Antza denez, 46 urteko Rajini Narayanek bere senarra beste emakume batekin oheratzen zenaren susmoa zuen eta bere zakila arazteko, hots, bertako odola garbitzeko, hau erretzea erabaki zuen. Satish Narayan bere emazteak sortutako erreduren ondorioz hil zen zenbait aste beranduago ospitalean.
Emaztearen esanetan, bere asmoa ez zen bere senarrarekin akabatzea, hau arauztea baizik. Horretarako, senarraren sexu-organoetan likorea bota eta su eman zien. “Zakila arauztu nahi nion, bere zakila betirako nirea izan zedin” adierazi zuen emazteak Adelaidako epailearen aurrean. Epaitegian adierazitakoaren arabera, emaztea oso emakume jeloskorra zen.

Idatzi zure iruzkina

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.