Irakurketa denbora: Minutu 1
Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuak eta hainbat toki-erakundek ERA Eskolaren laugarren edizioa jarri dute abian. Egitasmo hau eskola-eremuan euskara ikasten ari diren haurren gurasoei zuzendutako eskola bat eta hazkuntza, euskararen erabilera eta hezkuntzari buruzko prestakuntza eskaintzen du.
Edizio honetan, saioek kirolaren eta euskararen arteko harremana, eskolaz kanpoko jardueren garrantzia hizkuntza-ohiturak jolasen bidez finkatzeko eta “Opor kutxa” ekimena bezalako alderdiak jorratu dituzte, azken honek eskola-oporretan euskararen erabilera mantentzea helburu duelarik. Hitzaldietan Saioa Alkaiza bertsolariak, Aritz Olagoi kirol psikologoak, Maialen Cuevas irakasle eta pedagogoak eta Iñaki Eizmendi gizarte-hezitzaileak parte hartu dute. Saio hauen bideoak Euskarabidearen eta era.eus-en YouTube kanaletan daude eskuragarri, euskaraz eta gaztelaniaz.
ERA eskola
ERA Eskola proiektua Euskarabidearen estrategiaren parte da familietan euskararen erabilera sustatzeko, gero eta guraso gehiagok, hizkuntza ezagutza edozein delarik ere, seme-alaben hezkuntzan txerta dezaten helburuarekin. Horretarako, hazkuntzaren hainbat eremuri buruzko informazioa eskaintzen da, hala nola irakurketaren sustapena, eskolaz kanpoko jardueren aprobetxamendua, pantailen kontsumo egokia edo gurasoen papera eskola-zereginetan.
Prestakuntzaz gain, eranafarroa.eus webguneak 12 urte arteko haurrak dituzten eta euskara ikasten ari diren familiei zuzendutako baliabideak ere eskaintzen ditu. Plataforma toki-erakundeek garatu dute, Nafarroako Gobernuaren finantzazioarekin Euskarabidearen bidez.
Ekimen hau sustatzen duten toki-erakundeak, beren euskara zerbitzuen bidez, honako udal, mankomunitate eta batzar nagusi hauek dira: Agoitz, Antsoain, Aranguren Ibarra, Artzibar, Auritz, Elortzibar, Barañain, Baztan, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Galar Zendea, Oltza Zendea, Erroibar, Esteribar, Etxauri, Lizarra, Uharte, Lizoainibar–Arriasgoiti, Luzaide, Orkoien, Iruña, Gares, Tafalla, Atarrabia eta Zizur Nagusia udalak; Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Irantzu, Malerreka, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Sakana eta Izarbeibar mankomunitateak; eta Aezkoa, Erronkari eta Zaraitzuko batzar nagusiak.