Gasteizko Udalak gazte plan berri onetsi berri du. “Erronka: Gazteak” izenburua duen plan berria COVID-19k eragindako pandemiarengatik baldintzatuta diseinatu da. Horrela, aurten onartu behar zen eta hiru urtetarako izan behar zuen V. Gazte Planak bestelako lehentasunak jaso ditu eta urtebete indarraldia soilik izango du; datorren urtearen amaierara arte, hain zuzen ere.
Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzutik azaldu dutenez, gazte plan berria lantzea lehentasunezko lana izan da osasun krisialdiaren hasieratik. Plan horren diseinuan, udal teknikariez gain, hainbat elkarteetako agenteek eta ordezkari politikoek ere parte hartu dute.
Plan berriak Garapen Jasangarrirako Helburuak aintzat hartu ditu eta 13 arlotan banatutako 33 ekintza jasotzen ditu.
Ezagutu gazte plan berria hemen.