Eguneroko jardueretan aldaketa txikiak egiteak (argia itzali, txorrota itxi, termostatoa graduatu, etxeko hondakinak kudeatu edo hirian batetik bestera ibiltzea) aurrezten eta gure ingurunearekin pertsona errespetutsuagoak izaten lagun gaitzakete. Hori da, hain zuzen ere, Gasteizko Udalak eta Vital Fundazioak sustatzen duten Etxe Berdeak programaren filosofia.
Tailer praktikoen eta aholkularitza pertsonalizatuaren bidez, ekimen honek beren etxea ingurumena gehiago errespetatzen duen eremu ekologiko bihurtu nahi duten pertsonei laguntzen die.
Programak jarrera ekologikoagoa bultzatzen du eta aholkuak ematen ditu energia, ura, mugikortasuna, kontsumoa eta hondakinak aurrezteari buruz. Gainera, jende guztiarentzako saio irekiak antolatuko dira energia kontsumoari, birziklatzeari eta konpostatzeari buruz. Bizikletak konpontzeko tailerrak ere izango dira.
Izena emateko epea zabalik izango da datorren maiatzaren 2ra arte.