Garbi dago azken urteetan pairatu izan dugun krisia bereziki gazteei eragin diela. Azken urteetan, berriz, egoerak hobera egin duela dirudi; hori da behintzat, behin eta berriro entzuten duguna. Gazteen Euskal Behatokiak hobekuntza hori datuetan islatu nahi izan du. Horretarako, euskal gazteriaren egoeraren argazki bat eman dezaketen 10 adierazle neurtu ditu: egungo egoeraren balorazioa, norberaren poztasun.indizea, bizitzaren alderdien balantzea, lanaren inguruko aurreikuspenak, emigrazioa, emantzipazioa edota gaitasunekiko konfiantza. Datu horiek guztiak 2013tik aurrera urtero argitaratzen den ‘Aurrera begira’ izeneko ikerketaren barruan bildu dira eta funtsean, aipatu adierazle horietan guztietan gazteek dituzten aurreikuspenak nabarmen hazi direla azpimarratu behar da.