‘Euskara jalgi hadi plazara’

Datorren otsailaren lehena eta martxoaren 31 bitartean, Gasteizko Eusko Jaurlaritzako Tomás Moro Aretoan ‘Euskara jalgi hadi plazara’ erakusketa izango da. Bertan, zalantzarik gabe, ikuskizunik handiena orain arte Frantziako Liburutegi Nazionalean izan den ‘Lingua Vasconum Primitiae’ren alea izango da. Hau, orain arte ezagutzen den euskarazko lehen liburua da, 1545an Beñat Etxeparek idatzia. Gainera, Lazarraga eta Axularrek idatzitako testuak ikusgai izango dira.

Idatzi zure iruzkina

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.