Fanzineen arteko ‘gerra’ Donostian

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak bere 32. edizioa ospatuko du aurten. Ohiko programazioaz gain, aurten ere, antolatzaileek, Medialab Tabakalerako autoedizioko txokoarekin eta FNACekin elkarlanean, “Fanzineen gerra” izeneko lehiaketa antolatu dute euskarri horien bidez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.

Horrela, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea dela eta argitaratutako fanzineak euren artean lehiatuko dira urriaren 29tik azaroaren 5era bitartean publikoaren babesa lortzeko.

Izena emateko epea jada zabalik da eta datorren urriaren 15ean amaituko da. Gehienez bost taldek parte hartu ahal izango dute eta lehentasuna emango zaie inoiz parte hartu ez duten horiei. Izena emateko guerrafanzines@gmail.com posta elektronikoko helbidera idatzi behar da.

Aurkezten diren fanzineetako edukiek harreman zuzena izan beharko dute fantasiazko eta beldurrezko zinemarekin eta, gutxienez,  bi orrialdetan aurtengo edizioaren programazioaren berri eman beharko dute.  Edukiaren ehuneko bat aldez aurretik prestatu ahal izango da.

Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke eta parte-hartzaile bakoitzaren baliabideekin prestatu beharko dira. Horretarako baliabide nahikorik ez duten horiek Medialab Tabakalerako autoedizioko txokoan diren baliabideak erabili ahal izango dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.