![Gazte Txartela eta BBK Live 2019rako deskontuak](https://i0.wp.com/www.gazteberri.eus/wp-content/uploads/2019/05/p6421.jpg?fit=800%2C579&ssl=1)
Aurtengo BBK Live uztailaren 11 eta 13 bitartean ospatuko da Bilboko Kobetamendin. Jada iragarrita dauden musikarien artean, besteak beste, Liam Gallagher, Weezer, Rosalía eta Suede azpimarra daitezke.
Gazte Txartela dutenek % 20eko deskontua lor dezakete abonamendu osoa eta kanpalekurako plaza erostean edo, bestela, % 15ekoa abonamendua edo egun soltetarako sarrerak erostean.
Sarrerak esteka honen bidez lor daitezke. Bertan, deskontua lortu ahal izateko, “Añadir un cheque regalo o código promocional” botoian sakatu eta gazte txartelaren zenbakia sartu behar da. Behin kodea balioztatua, salgai diren txartelen zerrenda azalduko da.