Gero eta gehiago dira karrera zientifikoetara jotzen duten emakumeak

Gaur egun, euskal unibertsitateetan ikasketa zientifikoetan graduatzen diren ikasleen artean emakumeak nagusi dira. 2017/18 ikasturtean (Eustatek Unibertsitateko irakaskuntzari buruz argitaratu duen azken datua) zientziak adarretako unibertsitate-graduren bat amaitu zuten 466 ikasletatik, erdia baino gehiago (% 54,1) emakumeak izan ziren.

2013/2014 ikasturtetik 2017/2018 ikasturtera arte izandako bilakaera aztertuz gero, zientzien adarreko graduren bat bukatu dutenen artean emakumeen proportzioa gizonena baino handiagoa dela ikus daiteke.

Zientzien adarrean honako ikasketa hauek sartuko lirateke: Biologia, Biokimika eta biologia molekularra, Bioteknologia, Elikagaien zientzia eta teknologia, Ingurumen zientziak, Fisika, Geologia, Matematikak eta Kimika. 2017/2018 ikasturtean horietako gehienetan emakume gehiago graduatu ziren, gizonak baino; salbuespenak Fisika, Ingurumen zientziak eta Geologia graduetan gertatu ziren, kasu horietan gizonezko tituludunak emakumezkoak baino gehiago baitziren.

Idatzi zure iruzkina

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.