Gezurrezko hitz-jario koipetsuak

Inoiz esan al dizut koipeak txarrak direla? Bada ez zen nire asmoa, baina gezurra esan nizun. Ziur, bihar gaur ona dena txarra dela entzutearekin, kokoteraino egongo zarela; baina zientziak oso bizkor aurrera egiten du! Eta elikadura ez da alde batera geratzen. Ni informazioaren biktima bat naiz ere.

Gizentasuna (gorputzaren koipe gehiegikeria) bizitzak eramaten hasi zenean alarma guztiak jo zituzten; bere joera, esponentzialki, ugaritzen hasi zenean. Zer egin dezakegu? Nola geldiarazten dugu epidemia hau? “Koipea txarra denez gero”, lehen neurria hura txikiagotzea izan zen:

1) Elikadurako profesionalek (eta hala ere kontuan hartzen diren harekin), koipeak murriztu zituzten dietetan.
2) Elikadura-enpresek eta bere I+G-ak, produktu berriak sortu zituzten merkatu berrirako: gaingabetutako produktuak, %0 koipe, kolesterolik gabe… Emaitza: gehiegizko pisuaren joerak jarraitzen zuen eta, beste gaixotasun eta arrisku-faktoreekin harremanak zituen.

Urte batzuk geroxeago, harritu ziren: “abere-koipeak txarrak dira, baina begetalak onuragarriak dira”. Jada enpresek ezin zuten erabili txerri-gantzik edo gurinik, bere produktuak lantzeko. Zer pentsatuko lukete kontsumitzaileek? Haiek olioaz lan egiteak bere zapore eta egitura aldatuko zuen, eta horregatik palmitiko, kokoa eta ahur-gantzak erabiltzen hasi ziren; bestalde margarinak (landare-olio hidrogenatuak) agertu ziren. Kontsumitzaileek jasotzen dutena: “osagaiak: landare-koipeak”.

Orduan nire belaunaldia iritsi zen… Ikerketek esaten ziguten, arazoa ez zela koipeen jatorria, bere konposizioa baizik: “Koipe aseak txarrak dira (sendoak giro-tenperaturara), eta asegabeak onak dira (likidoak giro-tenperaturara)”. Kontsumitzaileen arteko kaos Informatzailea, eta elikadura-enpresak hartaz aprobetxatuz, legezkotasunaren eta informazio-omisioaren artean jolasten hasi ziren. “Landare-koipea % 100” bezalako mezuak iristen ziren, bere jatorria alde batera utziz: ez du zerikusirik oliba-olioa (koipe monoinsaturatua) den, margarina (landare-olio jangarri hidrogenatua edo trans) den, edo kakao-gurina (koipe asea) den. Edo irakur genitzakeen etiketatzeak: “olioa-kolesterolik gabe, gaingabetuta-0% koipe asea”… Marketing izena eman zioten. Emaitza: gizentasunagatiko morbi-hilkortasuna tasa handiagoak. Busti zaitez eta esan iezadazu zer jaten ari naizen!

Orduan, zertan geratzen gara? Jada koipe kontsumoan (kantitatean) ezin izango zaitudala mugak jarri, hori bai, bere kalitatea kontrolatu behar izango duzu. Zure koipeen jatorrian arreta jarri duzu? Orain etiketatzeak zehaztu behar dizkizu. Izan daitezke:
• Landare-jatorrizkoa (oliba-olio, hazi-olio, fruitu lehor, kakao-gurin, ahur-koipe…); eta abere-jatorrizkoa (laktikoa, haragi, arraina… jatorrizkoak), zeinen konposizioa bere elikaduraren mendean egongo da. Adibidez, txerrikia aseagoa izango da pentsuaren bidez elikatzen bada eta baserri bateko habeartean itxita badago; ezkurren bidez elikatzen bada, eta ingurune naturalean bizi eta mugitzen bada. Bestalde, kakaoaz asetako koipea, arrainaz (3 omegaz) asegabetutako koipea baino txarragoa da. Hots, landare-jatorria abere-jatorria baino hobea, ez dela beti.
• Asea (esne-koipea, haragiarena…) edo asegabea (arrainaren 3 omega, opiletako trams-koipea…) zeinen kalitatea, bere lantze-prozesuaren mendean egongo den.
Baina lasai, ondo jateko ez duzu aditu bat izan behar. Premisa hauek jarraituz, zure arrakasta ziurtatuta dago:
• Elikagai begetal hauei lehentasuna eman: barazkiak, frutak, ale integralak, haziak, egoskariak eta fruitu lehorrak.
• Abere-jatorri elikagaien artean: arraina, itsaski, arrautza eta esnekiei, lehentasuna eman.
• Haragi-kontsumoa txikiagotu, soingaineko oso prozesatuta darenak; lekugiharrei lehentasuna emanez.
• Oso prozesatuta dauden produktuak (fin, azukredun eta gaziak), eta alkohola mugatzea.
Azken finean: koipe aseko kontsumoa murriztu, erabateko kaloriak eta produktu finak txikiagotu; trans-koipeak eta azukredun produktuak baztertu; eta sedentarismoa txikiagotu. Nire hitz-jario koipetsuaren ondoren, elikagai natural eta gutxiago prozesatuta iradokitzen dizkizuet.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.