Hil arte, bizi

Hildakoen gaua edo eguna ospatzen dugu hil honen hasieran, Halloween delakoa, alegia. Baina ba al zenekien ‘jai’ honek lotura estua duela janariarekin?

Guztiok dakigu zelta jatorrizko Halloween-en jaian umeak ‘trikimailu edo tratura‘ jolasten direla, litxarkeria-harrapakin bat lortuz ordu gutxitan. Baina beste tradizio bitxiak ere badira. Kolonbian, adibidez, ‘Tintililillo‘ delakoa ospatzen da, ume eta helduek lagun-etxeetara doaz janari bila, Sancocho-a (familiaren otordua) ospatzeko nahikoa lortu arte. Guatemalan, tradizioak hildakoei janaria eta edaria eskaintzea diktatzen du, ironiaz ‘Fiambre‘ deituta; Perun gozokiak eskaintzen zaizkie galdutako izakien antza duten umeei.

Eta gure artean? Tradizioa erlijioari lotuta doa eta, ondorioz, baita desagertzen ere. Baina beti iruzurtzen utz dezakezu izarrez inguratuta, Akelaŕe-ko menu zaporetsuarekin. Gaur, dena den, ez nator tradizioaz hitz egitera, ezta sorginez ere, nahiz eta Galizian dioten bezala, “habelas, hailas”.

Oraingo menuak, ‘hil arte jan‘ eskaintzen digu plater nagusi gisa; bigarrenerako, zer duzu nahiago: haragia ala arraina? Aukerak gustu guztietarako ditugu: ‘Haragizale Kronikak’, ‘Fugu’ eta beste delicatessen batzuk; eta postre, ‘heriotza ✝ txokolateagatik’. Dastatzeko prest?

Jaten dugunean, gosearekin ala sabelkeriarekin egiten dugu? Elikagai-erabilgarritasuna aldi bakoitzean handiagoa da eta begi-bistaz jaten dugu, usainak erakarrita… eta elikadura-enpresek berera garamatzate. ‘Ta badakizu’. Ez gara elikatzen, gizendu baizik: geroz eta gehiago jaten dugu, kalitate okerragoko elikagaiak… hauek gehiegizko pisu-tasek eta loditasunak potoltzen jarrai dezaten dakartzatelarik. Benetan kezkagarria da.

XXL neurriak modan dira eta ez naiz arropaz hitz egiten ari, plateretako eta edari titanikoetako tamainaz baizik. Bilbo-n zerbitzatzen diren hanburgesa eta ogitarteko erraldoietatik, David de Jorge-k su moteletara prestatutako xerra errusiarrari. XXL anoak zerbitzen dituzten establezimenduak ugarituz doaz. Baina dibertigarriki anekdotikoa izango litzatekeenak, erronka emaitza izan du: ‘Gure Big-Size platera irensteko gai bazara, ez duzu txintik ere ordainduko’. Hau euskaldun bati proposatutakoan… cocktail-explosiboa zerbitzatuta dago. Piperdun onduarekin, erabilitako denbora maximoarekin eta beti ere, garrantsitzua den ‘taimana’-rekin jokatzen dute. Haragizale-Kronikak (telebista-saioa) hauxe jarraitzen du: umore-beltzaz, errekor horiek lortzearen eta establezimenduaren ranking-ean azaztzea; edo mahaian bertan, menu batzuk islatzen dituzten bezala, bihotzeko batez hiltzea: “By-Pass hanburgesa” (jada bere biktimak zenbatzen duena).

Baina zurea arraina bada, zirrara handiak eskaintzen dizkizut. Elikagai exotikoak gure mahaian bat-batean sartu dira: Fugu basatia (puxika-arraina), San Nak Ji-a (olagarro bizia) oraindik ahoan bere garroak mugituz jaten dena… ahogozogarritzat ditugu. Baina sukaldeko erabaki txarrak, heriotza erakarriko liguke toxina-ingestioagatik. Benetan dioten bezain atsegingarriak dira? Ezezagunagatik gustua erakartzen gaitu? Ez dute beti hain arraroak izan behar: jukaren sustraiaren zianuroa, edota onddo haluzinogenoak, esaterako. Beharbada, plazer bizi hori eragiten duenak, jariatutako adrenalina da; bestalde, zure azken afari bihurtu ahal dira.

Zure bizitza arriskatuko zenuke hauek probatzeagatik? Buñuel-eko batzuek argi dute, saria arrantxo ona bada; nahiz eta delikatesen bat ez izan (oso ona egon arren), bertan saltatzea arriskutsua suertatu daiteke.

Aho-zapore onarekin amaitzeko, zerbait gozoa, zerbait oso gozoa proposatzen dizut: txokolateagatiko heriotza. Gosez geratu bazinen ere! Tentazioa jasateko gai zara? Ez dut sinisten, oraindik ez duzunik probatu!

2 +2, 4 dira; 4 eta 2 dira 6…hori guztia BEZarekiko suplementatuta, espero dut izualdiko ez zaitzazula hil. Baina benetan heriotzako zorian egoteko esperientzia nahi baduzu, bi aukera dituzu: Alberto Chicote jatera gonbidatu; edo nire Alazne lagunaren zopa janezina, probatzea. Bigarrenarekin sudurra tapatzen aholkatzen dizut irentsi baino lehen; lehenengoarekin, aitortuta harrapa zaitzazula. Nora zaramatza, gaurko zure elikadurak? Batzuetan ‘bizitza’ ematen dizuna, hiltzen zaitu… Pintxoen, Txuletaren eta Intxaursaltsaren izenean, AMEN ;D

nereasegura

 

 

 

 

 

 

 

[Nerea Segura]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.