Historiako 10 sexu-asmakizun arrakastatsuenak

Jostailu sexualei esker hainbat bikotek bere bizitza sexuala berpiztea lortu du. Jostailu sexualen inguruan tabu asko badaude ere, objektu hauei esker hainbat pertsonek bere fantasiak asetu ahal izan dituzte eta, hauekin batera, bizitza sexual osoagoa izatea lortu dute. Hauek dira, argitalpen desberdinen arabera, historian izan diren 10 asmakizun sexual arrakastatsuenak.
Bibragailuak: Jostailu sexual nagusitzat hartzen da eta azken hamarkadetan bere erabilera biderkatu egin da emakume zein gizonezkoen artean. Plazerra emateaz gain, anorgasmia, sexu-nahiaren desoreka edo bestelako arazoak arintzeko ere balio omen dute.
Txinatar bolak: Soka batez loturik dauden bi esfera dira, hauen barruan beste bi esfera txikiagoak dituztelarik. Baginan sartuta plazerra ematen dute, baina gainera, txizari ezin eustearen arazorako terapia ere badira.
Zakilarako zorroak: Azken urteetan emakume zein gizonezkoen osagarri erotiko nagusienetakoa bilakatu da. Zorro hauek eiakulazioa atzeratzen laguntzen dute eta emakumeei, zorroak dituen erliebeei esker, plazer handiagoa ematen die.
Panpin hanpagarriak: Gizonezkoentzako zein emakumezkoentzako panpinak daude.
Uzki-Bolak: Txinatar bolak baino esfera txikiagoak dira eta hauek bezala, soka bati lotuta daude. Uzkian sartzeko lubrifikatzaile bat izaten dute eta orgasmoaren momentuan kanporatzea gomendatzen da plazer gehiago lortzeko.
Tanga bibratzailea: Ez da osagarri oso ezaguna. Tanga honek bibratzaile txiki bat du bagina aldean eta urrutiko aginte baten bidez jartzen da martxan.
Hortzetako eskuila bibratzailea: Eskuila elektrikoetarako osagarri bat da. Hortzetarako eskuila kendu eta osagarri berezi batzuk txertatzen dira sexu organuak kitzikatzeko.
Konoak: Uzkiaren dilatazio graduala lortzeko balio duen osagarria da.
Hatzetarako zorroak: Zakilarako zorroen antzekoak, zorro hauek hatzetan jarri eta zure bikotekidearen sexu organuak laztantzeko balio dute.
Eraztun bibratzaileak: Zakilarako zein baginarako eraztunak daude. Eraztun hauei atxikituta bibratzaile txiki bat dago eta honek sexu-organuak kitzikatzen ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.