Gaur hasiko da hondartzen denboraldia Bizkaian

Hiri-hondartzetan eguzki energiaz elikatu eta hondakinak trinkotzen dituzten paperontzi adimendun berriak jarriko dira.

Gaur, ekainak 1, Bizkaiko hondartzen denboraldia hasiko da eta, gainera, pandemiak eragindako murrizketarik gabe. Guztira, 269 lagun arduratuko dira hareatzen segurtasuna eta garbitasuna zaintzeaz. Istripuak Prebenitzeko, Sorospenerako eta Asistentziarako Zerbitzua uretako 154 soroslek eta koordinazio-lanak egingo dituzten beste 15 pertsonak osatuko dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak 84 dutxa (330 ihinztagailu), 76 iturri/konketa, 6 iturri eta eserleku bat jarri ditu ezgaitasuna duten pertsonentzat, 367 plataforma parrillatu eta 1920 metro egurrezko pasabide.

Berrikuntzak

Aurten, gainera, zenbait berrikuntza ere izango dira. Horien artean, nabarmentzekoa da lagundutako bainu-zerbitzua emateko epea luzatu egingo dela, uztailaren 1etik irailaren 30era arte, hain zuzen ere. Zerbitzu hori BizkaiUp aplikazioaren bidez erreserbatzeko aukera egongo dela. Lagundutako bainu-zerbitzua, ohi bezala, honako hondartza hauetan eskainiko da: La Arena, Ereaga, Laidatxu, Plentzia-Gorliz, Isuntza eta Arrigorri.

Bestalde, hiri-hondartzetan eguzki energiaz elikatu eta hondakinak trinkotzen dituzten paperontzi adimendun berriak jarriko dira. Ontzi adimendun horiek, bata ontzientzat eta bestea hondar-frakzioarentzat, 6-8 aldiz handitzen dute beren edukiera paperontzi konbentzional batekin alderatuta. Paperontzi adimenduak La Arenan, Ereagan, ArriateraAtxabiribilen, Plentzian, Gorlizen, Bakion, Laidatxun, San Antonion, Laida eta Lagan, Isuntzan, Karraspion eta Arrigorrin jarriko dira.

Azkenik, denboraldi honetan erregai alternatiboz elikatutako ibilgailu berriak erabiliko dira sorospen eta istripuen prebentzio zerbitzurako.