Bilboko Udalak urtero antolatzen duen Kalealdia-Kaleko Antzerki eta Arte Jaialdiaren 25. edizioa uztailaren 1etik 6ra egingo da. Sei egunetan zehar jaialdiak adin guztietarako 86 ikuskizun eskainiko ditu Bilbon. Egoitza nagusiak Casilda Iturrizar Parkea, Arriaga Plaza, Bizkaia Aretoa eta Plaza Biribiletik Areatzara doan ibilbidea izango dira.
Bilbon ohikoak ez diren ikuskizunak aurkeztuko dituzten Europako zazpi konpainiak hartuko dute parte aurtengo edizioan: Compagnie Allégorie, Los Putos Makinas Cie, Triochka eta Underclouds Cie (Frantzia); Teatro Do Mar (Portugal); Hippana.maleta (Alemania/Irlanda) maleta; eta Soon Circus Company (Suedia/Katalunia).
Era berean, Espainiako zortzi konpainiaren emanaldiak ere izango dira: Madrilgo Bewis de la Rosa; Kataluniako EIA Zirku Konpainia (uztailaren 6an itxiko du jaialdia, larunbata, 23:30ean, Arriaga plazan), Pau Palaus Cía. eta Joan Catalá; Gaztela Leongo Jean Philippe Kikolas; Murtziako Nacho Vilar Producciones & Yllana Producciones; Valentziako Erkidegoko Jimena Cavalletti; eta Andaluziako Truca Circus.
Euskal Konpainiak
Gainera, 17 euskal konpainiak parte hartuko dute, eta horietatik 7 Bilbokoak dira. Konpainia horien artean daude Dab Dantza Konpainia, Euskorleans Band eta Kukai Dantza, Ganso & Cía., Hortzmuga Teatroa, Kamikaz Kolektiboa, La Glo Zirko eta Dantza, Lekittoko Deabruak & Zozongo Produkzioak, Lokke|Olatz De Andrés, Loratzen Dantza Taldea, Toño Valdivieso, Maite Guevara Cía., Orain-Bi Zirko-Teatro, Osa + Mujika, Rojo Telón, Teatro Gorakada, Teatro Panta Rhei Antzerkia eta Estefanía de Paz Asín konpainia nafarra.
Emanaldi guztiak doakoak izango dira, Jean Philippe Kikolasen “Duelo” izan ezik, 3 euroko kostua izango baitu eta bildutako dirua ‘Itsas Salbamendu Humanitarioa (Aita Mari)’ elkarteari emango baitzaio. Ikuskizuna Arte Ederren Museoan aurkeztuko da uztailaren 5ean eta 6an, 21:30ean.
Halaber, Estefanía de Paz Asínen “Olvido Flores. Jupiterren mirariak”, Maite Guevara Konpainiaren “Susto” eta Pau Palaus Konpainiaren “Zloty” ikuskizunetarako gonbidapenak beharko dira. Gonbidapen horiek jaialdiaren webgunean eskura daitezke.