Kaleratuak aho sexua praktikatzeagatik

Cathay Pacificeko piloto eta azafata bat kaleratuak izan dira prentsan eta interneten argitaratu diren argazki batzuen ondorioz. Aipatu argazkietan, Hong Kongeko konpainian lan egiten zuten bi langile hauek aho sexua praktikatzen azaltzen ziren. Argazkiak aztertu ondoren, Cathay Pacificeko ordezkariek sexu harreman horiek konpainiako hegazkin baten kabina atera zirela ondorioztatu zuten eta, hori dela eta, bi langileak kaleratzea erabaki dute.

Argazkiak atera zirenean hegazkina airean ez zela baieztatu du konpainiak baina, hala ere, hegazkintza zibileko agintariek txosten bat prestatu beharko dute hori hala zen ala ez bermatzeko.

Txinako prentsan azaldu denez, pilotoa ez da kaleratzearekin ados. Bere esanetan bera eta azafata bikotekide dira eta argazkiak baimenik gabe hartu dira bere ordenagailutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.