21 film izango dira lehian Laboral Kutxa Bilbao Film Festivalen

Zinemaldian, otsailaren 23tik 27ra, munduko surf-zinemaren sortarik onena aurkeztuko da, lehiaketara ateratako 21 filmen eta hamar film gonbidaturen bidez

Otsailaren 23tik 27ra bitartean Itsasmuseum Bilbaok Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival zinema-jaialdia hartuko du. Jaialdiak, izenak dioen bezala, surfa du ardatz, baina baita bestelako irristatze kirolak ere. Taui Mediak antolatuta, diziplina anitzeko jaialdi dibertigarri eta hezitzailea honek bere VII. edizioa ospatuko du aurten. Guztira 21 film lehiatuko dira eta, horiez gain, beste 10 film gonbidatu izango dira.

Zinemaz gain, beste hainbat jarduera burutuko dira jaialdiaren barruan, hala nola, kirol munduko pertsona ospetsuen hitzaldiak, erakusketa irekiak, skate txapelketa…

Filmak aurrez aurre ikusi ahal izango dira eta bertaratu ezin diren horiek, Filmin bidez ere ikusi ahal izango dituzte. Gainera, aipatu jarduera horietako asko ere Twitch bidez jarraitu ahal izango dira.

VII. edizioa

Aurtengo edizioaren berrikuntza nagusietako bat bere inaugurazio-ekitaldia izango da. Izan ere, aurtengo edizioari Getxon emango zaio hasiera otsailaren 23an, Muxikebarrin. Ekitaldian lehian izango diren lehen filmak ikusi ahal izango dira. Bertan surf industriako, zinemako eta kirol munduko pertsona ezagunak izango dira. Gainera, K Sarien, Music Library sariaren eta Itsasmuseumari oparituko zaion surf-taularen berri emango da.

Jaialdiak munduko surf-zinemaren sortarik onena eskainiko du lehian izango diren 21 filmen bidez eta gonbidatuak izan diren beste 10 filmen bidez. Lehian diren lanen artean nagusi dira bidaiak eta abentura ardatza dituzten filmak: Kepa AcerorenArcadia” eta “Diario de África. Una izquierda solitaria”; Mikel Sarasolaren “Jötunn”; Miguel Eguiraunen “La isla de los tigres”; Julie eta Vincent Kardasiken “Le Cercle”; Jon Aspururen “Reels 20/21”; Álvaro Guerraren ‘Ametsetan bizitzen”; Matthieu Rytzen “Anote’s Ark”; Rick Wallen “Ap shapes”; Gonzalo Navarroren “Bodyboarding today”; Anna Veronicaren “By women”; Ainhoa Muñozen “Chasing pellets”; Borja Allue eta Arturo Sánchezen “La línea de costa. Línea Cantábrica”; Miguel Eguiraunen “Made of sea into the wild”; Benoit Lalanderen “Primitive”; Crystal Mosellen “Skate kitchen”; Rosalina Merrihueren “That’s Carolina”; Luiza de Moraesen “The curious tales of Italo Ferreira”; Rick Wallen “Udako neguak”; eta,Seth Hughesen “Window”.

Aurtengo edizioan, gainera, Albert Falzonen “Morning of the Earth 50 anniversary” film klasikoa ikusi ahal izango da; inoiz izan den surf-film onenetako bat.

Gonbidatuak izan diren filmak, berriz, honako hauek izan dira: “Carlota” (Edu Bartolomé); “El Golf” (Amaia Urberuaga); “La línea de Costa. Episodios 2 y 3” (Botrja Allue eta Arturo Sánchez); “La vaca gigante” (Javi Goya); “Laga loggin” (Amaia Urberuaga); “Lost in the swell: return to monde” (Aurel Jacob, Ronan Gladu eta Ewen Le Goff); “Peio y su mundo” (Txus Delgado); “Sarah Almagro” (Amaia Urberuaga); “Tito Nazaré” (Javi Goya); eta, “Ultrainer: Basque Country” (Amaia Urberuaga eta Txus Delgado).

Jaialdian Pierre Rollet surflaria izango da. Rollet “Le Cercle” filmaren protagonista da eta olatu handiko surflarien artean talentu gehien duenetako bat da.