Laboral Kutxak 10 gazte bidaliko ditu Kolonbiara

Laboral Kutxak, Mundukide GKEarekin eta Suyusama kolonbiar elkartearekin elkarlanean, 23 eta 30 urte bitarteko hamar gazte bidaliko ditu Kolonbiako Nariño nekazal eskualdera lehen eskutik bertan garatzen ari den Landa Garapen Integraleko esperientzia ezagutu dezaten.

Egitasmoa Laboral Kutxako bezero gazteei zuzenduta dago eta izena emateko epea datorren ekainaren 30ean amaituko da. Izena ematen duten horien guztien artean bidaia egingo duten 10 gazteak hautatuko dira. Gazte horietako bakoitzak gai zehatz bat jorratu beharko du (generoa, ingurumena, ekonomia soziala, giza eskubideak eta parte-hartzea) eta Euskal Herrira bueltatzean, bikoteka, aipatu gai horien inguruko ikus-entzunezko sentsibilizazio material bat prestatu beharko dute. Azken fase batean, material hori hainbat udalerritan partekatzea aurreikusita dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.