Lanbide arriskutsuak

• Badoa taxi gidaria lasai-lasai bere kotxea gidatzen. Atzean, bezero bat dago. Halako batean, bezeroak taxistaren sorbalda ikutzen du zerbait galdetu nahi diolako. Sorbalda ikutu bezain laster, gidariak, izututa, kriston oihua botatzen du eta kotxearen kontrola galdu ondoren ia-ia istripu bat izaten dute. Behin geldirik daudenean, gidariak hala dio:
– Arren, ez ikutu berriro sorbalda. Ez da zure errua, barkatu, baina gaur nire lehen eguna da taxian eta…
Bezeroak, harrituta, hala galdetzen dio:
– Zertan egiten zenuen lan lehen, bada?
– Hileta-auto bat gidatzen nuen!
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.