Gizon gazteek emakume gazteek baino aukera gehiago ikusten dituzte lanean hobetzeko

Emakumeek, oraindik ere, erabakiak hartzeko posizioetara, baldintza berdinetan, igotzeko oztopoak dituzte. Oztopo horiek, hainbat kasutan, ikusezinak edo hautematen oso zailak dira.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren Lan Baldintzei buruzko 2020. urteko Inkestaren arabera, Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko soldatapeko edo kooperatibetako emakumeen % 13,0 oso pozik azaldu zen lanean hobetzeko zituen aukerekin. Lanean gora egin ahal izateko aukerekin oso pozik azaltzen diren emakume gazteen ehunekoak Euskadiko emakumeen batez bestekoaren antzekoak edo handiagoak dira. Baina adin-tarte bereko gizonen artean, berriz, lanean hobetzeko aukerekin oso pozik azaltzen zirenen kopurua % 21,6koa da.

Sustapen-aukerekiko gogobetetze-aldea ez da inoiz aipatu inkestan bezain handia izan gizon eta emakume gazteen artean (8,6 puntu).

Datuok agerian uzten dutenez, emakumeek, oraindik ere, erabakiak hartzeko posizioetara, baldintza berdinetan, igotzeko oztopoak dituzte. Oztopo horiek, hainbat kasutan, ikusezinak edo hautematen oso zailak dira. Hor dira adibidez, genero-rolak eta -estereotipoak edo ‘kristalezko sabaia’ izenarekin ezagutzen den mugaketa.