Langile trebatuen falta errealitate bilakatuko da 2020. urtean

Espainia, Polonia eta Italiarekin batera, Europa mailan talentu urritasun gehien duen herrialdea dela azpimarratu du Ramstad enpresak egin berri duen azterlan batek. Txosten horren arabera, estatuan goi-mailako trebakuntza duten bi milioi langile inguru behar izango dira 2020. urtean. Goi-mailako trebakuntza eskatzen duten lanpostuen desdoitze horrek, gainera, trebakuntza urriagoa eskatzen duten profilen langabezia-tasa altuekin egingo du bat. Talentu urritasuna ez ezik, langileen eta enpresen beharren artean desdoitze nabarmena dagoela azpimarratzen du Ramstad-ek.

Europar Batasunak 30 eta 35 urte bitarteko biztanleriaren %40a, gutxienez, goi-mailako ikasketak izatea lortu nahi du hemendik lau urtetara. Gaur egun, Europako herrialdeetako batez bestekoa %38koa da. Estatuan, aldiz, ehuneko hori 42,3koa da, Europako batez bestekoa baino ia bost puntu altuagoa.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.