Civivox sareak magia eta ilusionismoa izango ditu ardatz hil honetan. Izan ere, Sanduzelaiko Civivox San Jorgen lau magia ikuskizun izango dira ikusgai eta Milagrosako Civivoxen, berriz, lau magia-, ilusionismo- eta prestidigitazio-tailer izango dira. Trukuak, ustekabeak eta umorea konbinatu egingo dira ikusleak aho zabalik uzteko eta txikienak magiara erakartzeko.
Ikuskizunetarako sarrerak eta tailerretarako online izen-emateak jada zabalik daude euro baten truke.
Ikuskizunak eta tailerrak
Hodei Magoak irekiko du programazioa ‘Harritzearen abilezia’ ikuskizunarekin. Ustekabez betea dagoen ordubeteko saioan Hodei Magoa magoek ilusioa edo engainua sortzen duten argitzen saiatuko da. Saio bikoitza izango da otsailaren 5ean. 12:00etan gaztelaniaz eta 18:30etan euskaraz.
Bigarren ikuskizuna Mago Marcosen ‘Benito, el conejito que se hizo mago’ izango da. Kasu horretan, hitzordua otsailaren 12an izango da, 18:30etan.
Otsailaren 19an, magiak eta malabarismoak bat egingo dute Magominoren ‘Turuleto Circus’ izeneko ikuskizun berrian. Zirku-saioak dituen magia ikuskizuna da, ikuspegi dibertigarri batekin eta ikusleen parte-hartzea eskatzen duena.
Azkenik, otsailaren 26an, Itzal Magoak saio bikoitza eskainiko du, bata gaztelanian (12:00etan) eta bestea euskaraz (18:30etan). ‘Ilusioak amesten’ ikuskizuna aurkeztuko du.
Lehen magia trukuak
Otsailaren 5etik 19ra bitartean, Milagrosako Civivoxen, Mago Marcosek magia ikasteko tailerrak irakatsiko ditu. Magiari buruzko hastapen-tailerrak izango dira eta, bertan, gaztetxoek diseinatu, eraiki eta entseatu ondoren, bi magia truku ikasiko dituzte. tailerra amaitzean bertaratu diren horiek diploma bat jasoko dute.