Margolari gazteak… eta ez hain gazteak

Udalak antolatuta, datorren maiatzaren 8an pintura azkarraren lehiaketa ospatuko da Leioan.

Datorren maiatzaren 8an, Leioako kaleak margolariz beteko dira. Egun horretan, Leioako pintura azkarraren lehiaketa ospatuko da. 12 urtetik gorako margolariek herriko hainbat puntu islatu beharko dituzte beren mihisetan. Berrikuntza gisa, azpimarratu behar da aurtengo edizioan ez dela adin mugarik izango; hortaz, aurtengo lehiaketaren leloa “Margolari gazteak… eta ez hain gazteak” izango da.

Antolatzaileek udalerriko hamar puntu edo gune aukeratu dituzte aurtengo ediziorako: Elexalde errota, Estartetxe kalea, Lamiako-Txopoeta, Mendibile jauregia, Ondiz, Pinosolo parkea, Sabino Arana kalea, San Bartolome baseliza, Udaletxea/eliza ingurunea eta Udondoko bulebarra.

Lehiaketa goizeko 8etan hasi eta 15:00etara arte luzatuko da. Mihiseak, zuriz edo oinarri prestatuekin, Kultur Leioan zigilatuko dira. Lanak leku berean aurkeztu beharko dira  13:00etatik 15:00etara.

Hiru sai nagusi banatuko dira, 1.200, 1.100 eta 800 eurokoak, hurrenez hurren. Horrez gain, 18 eta 30 urte bitarteko margolari gazteak ‘Gazteak’ atalean lehiatuko dira, 18 urtetik beherakoak ‘Harrobia’ atalean eta Leioako margolariak ‘Leioa’ atalean; kategoria horietako irabazleek 800 euro,  120 euro eta 500 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren.

Sarituak diren lanak Kultur Leioan izango den erakusketa batean izango dira ikusgai maiatzaren 26tik ekainaren 5era bitartean.