Steven Spealberg-ek zuzendutako ‘La terminal’ filman Tom Hanks aktoreak, Estatu Batuetako aireportu batean bizi izan behar zuen bere herrira itzuli ezin zelako. Oraingoan, errealitatea fikzioa baino haratago doa. Izan ere, Argentinako bikote bat eta bere alaba, bizi-baliabide eskasiak zirela eta bi urtez merkatal-gune batean egon dira bizitzen.
Buenos Aires hiriko merkatal-gune ospetsuenetariko batean egon dira elikatzen, dutxatzen eta lo egiten. Egoera hau facebooken ezagutzera eman zen bikotea eta alaba egunero ikusten zituztenen eskutik.
Giza-sarean ‘Alto Palermoko Mc’Donals-en bikotea ikusi dutenentzat’ taldea eratu dute eta dagoeneko 240 kide ditu. Gainera, argazki bat ere ezarri dute non bikotea eta alaba Mc´donals-eko mahai baten gainean lotan ikusten diren.
Giza Garapen Ministerioak bikotea eta alabaren egoera ikustean, hauek hotel batera bidali ditu eta hilean 180 dolar jasoko dituzte.