Munduaren amaieraren aurrean al gaude?

1947. urtean Chicagoko Unibertsitateko Bulletin of the Atomic Scientistek (Zientzialari Atomikoen Buletina) Apokalipsiaren Erlojua sortu zuen. Erloju sinboliko horrek (ingelesez Doomsday Clock izenarekin ezagutzen da) munduaren amaierarako falta den denbora neurtzen du eta hasieratik, gauerdiaren inguruan izan da. Kasu horretan, gauerdiak gizateriaren amaiera adieraziko luke. Kontuan izan behar da, aipatu erlojua sortu zenean II. Mundu Gerra amaitu berria zela eta gerra nuklear baten mehatxua bizirik zegoela. Orain, berriz, bestelako mehatxuak ere aintzat hartzen dira, adibidez, klima aldaketa, desinformazioa (fake news) edo zientzia berrien garapena.

Erlojuak azaltzen duen ordua, aldizka, zuzendu egiten da eta aurreratu edo atzeratu egiten da zientzialariek ikusten duten mehatxu-mailaren arabera. Pasa den urtearen hasieran, adibidez, “eguerdirako bi minutu faltan” jarri zen eta aurtengo eguneraketan berean mantendu dute. 

Une honetan, erlojuak 1953an markatzen zuen ordu bera markatzen du. Kontuan izan behar da garai horretan gizateriaren amaierarako mehatxua oso handia zela, besteak beste AEBen eta Sobietar Batasunaren arteko gerra nuklearraren mehatxua zela eta. Une honetan, berriz, zientzialariek aldez aurretik Donald Trump presidenteak zer egingo duen ezagutzea ezinezkotzat jotzen dutenez gero, mehatxua mailarik gorenean jarri dute. Mailarik baxuena, berriz, 1991. urtean ezarri zen; urte horretan, erlojuak eguerdirako 17 minutu falta zirela  adierazten zuen.

Zientzialari Atomikoen Buletineko presidente Rachel Bronsonek azaldu duenez, “ezohikoa den aldi berri batean sartu gara. Aldi berri hori sostengaezina eta kezkagarria da. Badirudi oso arriskutsua den mundu bat normalizatzen ari garela. Erlojua aurreratzeko edo atzeratzeko erabakia 19 zientzialarik hartzen dute eta horietako hamabost Nobel Sariaren irabazleak dira. 

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.