Munduko bidaiarik garestienak badu eroslea

Telegraph’ britaniar egunkariak argitaratu duenez, bi urtez 150 herrialde bisitatzeko aukera emango duen eta milioi bat eurotik gora balio duen bidaiak bi pertsonen interesa piztu du. Horrela, txinatar ikasle batek eta italiar enpresa gizon batek munduko bidaiarik garestiena erosteko interesa azaldu dute. Bidaia hau pertsonentzako neurriz antolatutako esperientzietan espezializatua den VeryFirstTo.com webgunearen ekimena da eta Gizadiaren Ondare izendapena duten 962 kokapenak bisitatzeko aukera emango du. Gainera, bidaia eskuratzen duenak 10.000 libera esterlinako dohaintza egingo dio Unescori.

VeryFirstTo.com nagusia den Marcel Knobilek adierazi duenez, doktoregotza ikasketak burutzen ari den txinatar ikasleak bere ikasketak burutu nahi ditu bidaia hasi aurretik. Italiar enpresa gizona, berriz, prest dago edozein momentutan joateko. “Jende asko astebete edo bi astetako oporretan zenbat diru gastatzeko prest dagoen ikusirik, bidaia honek oso kalitate-prezio erlazio ona eskaintzen du. Zailena bidaia osoa egiteko behar den denbora librea lortzea da” azaldu du Knobilek.

Gizadiaren Ondarea osatzen duten 962 kokapenen zerrenda ikusteko: Zerrenda

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.