Abian da Poltsiko Antzerki jaialdiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko Donostia Kulturak antolatzen duen‘Poltsiko Antzerki Sorkuntza’ deialdiaren XIII. edizioa. Egitasmoak aurkezteko epea uztailaren 4an ireki eta datorren irailaren 16an itxiko da. Aurkezten diren egitasmo guztien artean bi aukeratuko dira. Irabazleak 1.500 euroko laguntza jasoko du eta finalistak, berriz, 1.200. Irabazleek saritutako antzezlanak estreinatzeko konpromisoa hartuko dute Poltsiko Antzerki jaialdiaren barruan.
Ekimen honen helburu nagusia poltsikoko eta formatu txikiko antzerkian euskarazko sorkuntza sustatzea da.
Aurtengo deialdian, aurrekoetan bezala, laguntza ez da soilik egitasmoak saritzera. Hortaz, ekoizpenean eta hedapenean laguntza ere jasotzen dute proiektu sarituek, aukeratutako proiektuekin emanaldiak ere antolatuz. Beraz, deialdiaren laguntzak kultur katearen atal guztiak hartzen ditu barnean: sorkuntza, ekoizpena eta hedapena. Horrela, jaialdi horren barruan euskarazko antzerki-sorkuntzari espazio propioa eman nahi zaio eta hautatutako bi lanen 4 emanaldi programatuko dira hiriko hainbat tabernatan.
Iruzkin 1
Nomofobikak eta Txiki izan dira Poltsiko Antzerki Sorkuntzako sarituak - EHAZE
18 urria, 2022[…] antzerki taldearen ‘Kris eta Krash ile-apaindegia’ antzezlanak irabazi du Poltsiko Antzerki Sorkuntza programaren 2022/23 edizioa. Donostia Kulturak, Donostiako Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko […]
Iruzkinak itxiak daude...