IV. VillaSoundBilbao jaialdiko epaimahaiak Rally 48 taldea aukeratu du VSB TOUR 24 bira egiteko. Hortaz, Son Estrella Galicia zikloaren barruan Estatuko hainbat hiritan egingo den lau kontzertuko bira egiteko aukera izango du talde bizkaitarrak.
Kalipotxo, Xabier Badiola, Mikosis, Markos García eta Gydeonekin batera, Rally 48 taldea VSB Mentoring faserako sailkatu zen sei talde/bakarlarietako bat da. Musikari gazte horiek mentoring saio pertsonalizatu bat jasoko dute Mikel Amundarain eta Andoni Barinagaren eskutik. Horrez gain, ekoizpen saio bat ere izango dute Urtzi Izarekin batera. Gainera, BIME Pro-rako paseak lortuko dituzte.
Rally 48 taldea M. Sánchezek, Choisyk, Quiet G-k eta Mark L-ek osatzen dute eta estilo freskoa aurkezten duen taldea da, sentimenduz eta energiaz beteriko letrekin, bere lehen albumean islatzen den bezala.
VSB Tour 24 biran parte hartzeko aukeraz gain, VillaSoundBilbaok beste sari batzuk banatu ditu parte hartu duten talde eta bakarlarien artean:
- BIME Live saria: Kalipotxo
- Aste Nagusia saria: Mikosis
- Musika Bulegoa saria: S.A.D. (Sistemak Arriskutsuak Dira)
- Bilbao Basket Saria: Markos García
- Lokal Session saria: Gydeon.