![Teknologia berriak ardatz izango dituen unibertsitatea zabaldu nahi dute Gasteizen](https://i0.wp.com/www.gazteberri.eus/wp-content/uploads/2017/11/p5365.jpg?fit=800%2C502&ssl=1)
Osasun eta Kirolaren Unibertsitate Eskolak eta Teknologia Interaktibo Berrien Eskolak, Baskonia-Alavés taldearekin batera, EUNEIZ-European University of Gasteiz izeneko unibertsitatea zabaldu nahi dute Arabako hiriburuan. Unibertsitate berriaren xedea datorren ikasturtean bertan eskolak ematen hastea da. Printzipioz, bost gradu eskaini nahi dira: eduki digital interaktiboak, bideo jokoetarako eta joko aplikatuetarako arte sorkuntza, musika-produkzioa, jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziak eta fisioterapia.