Telefono zenbaki madarikatua

 

Ia kultura gehienetan izaten da, superstizioz edo, zoria edo zoritxarra adierazten duten zenbakiak. Dena den, Bulgarian sakeleko telefono zenbaki batekin jazotakoa benetan ulergaitza gertatzen da. Izan ere, bertako poliziak Mobitel enpresako 0888 888 888 zenbakia bertan behera uztea erabaki du zenbaki honen azken hiru jabeak modu misteriotsuan hil ondoren. Zenbaki honen lehen jabea Vladimir Grashnov izan zen. Grashnov 2001an hil zen. Hasiera batean minbiziak jota hil zela uste izan bazen ere, azkenean pozoinduta hil zela jakin zen.
Zenbakia libre geratu ostean, hau beste bezero bati egokitu zitzaion. Antza denez, bezero hau, Dimitrov Konstantin, droga kontuetan murgilduta omen zegoen eta Holandara egindako bidaia batean erahila izan zen. Poliziak jakin ahal izan zuenez, Konstantinek Holandan erositako droga Bulgariara eramateko asmoa zuen erahila izan zenean.
Jaberik gabe, Mobitelek beste bezero bati egokitu zion zenbaki madarikatua. Hirugarren jabea Konstantin Dishliev enpresa gizona izan zen, eta aurreko beste bi jabeak bezala, erahila izan zen. Bigarren kasuan bezala, erahilketa ikertzerakoan, poliziak jakin ahal izan zuen Dishlieven enpresa ere droga kontuetan murgilduta zegoela.
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.