Neskak neurri hori hartu du harremana ez eteteko
Adriana Andradek, Brasilgo hemeretzi urteko neskak, sakeleko telefonoa irentsi du bere bikotekideak bertan ziren mezuak ikus ez zitzan. Antza denez, bikotekideak presio handia egiten zion mezuak erakusteko eta hau gerta ez zedin Andradek telefonoa irenstea erabaki zuen. Andradek berak adierazi duenez, erabaki hori hartu zuen harremana ez etetearren. Sabelatik telefonoa atera behar izan zioten medikuek buruan duzun galdera bera planteatu zuten: zer arraio jartzen zuen mezu horietan horrelako neurria hartu behar izateko?