Zortzigarren udan jarraian, Iruñeko Udalak gazteei zuzendutako ‘Txankletak’ udako programa eskainiko du, ekainetik irailera bitartean. Aurtengo edizioak nobedade nabarmenak dakartza, hala nola tag laser-saioak eta joko birtualak.
Guztira, programak 2.125 plaza eskainiko ditu: 1.300 zinema-saioetarako eta 825 kirol- eta kultura-aisialdiko beste jarduera batzuetarako. Aipatu jarduera berriez gain, parte-hartzaileek Donostiara joateko aukera izango dute surf egiten ikasteko. Eta aurreko urtean bezala, Sendaviva parkera joateko aukera ere izango da. Nobedadeen artean musika sortzeko tailer bat ere gehitu da. Bertan, gazteek pieza bat elkarlanean konposatu ahal izango dute.
Eskaintza zabala
Programak aurreko edizioetako jarduerak mantenduko ditu, hala nola 1.300 zinema-sarrera euro baten truke Golem Yamaguchi eta Baiona zinemetan, eta zaldiz ibiltzeko, piraguismoa egiteko edo salting-a egiteko bonuak.
Gertuko parajeetara txangoak egiteko aukera ere izango, hala nola, Irunberriko arroilatik baltsan jaistea eta Irisarri Land-eko (Igantzi) aireko atrakzioetarako sarbidea. Abuztuan, “Egunero plan bat” berrargitaratuko da, eta Gaztediaren Etxean doako jarduerak egingo dira arratsaldero.
Ekainaren 29an Donostiara egingo den txangoak Bera Bera eskolarekin surfean ikasteko eta Kontxako hondartzaz gozatzeko aukera eskainiko du. Jarduera horrek 15 euroko kostua du, joan-etorriko bidaia, ordu eta erdiko surf saioa instruktorearekin, egun osoko laguntzailea eta jarduera eta asistentzia asegurua barne.
Beste jarduera berri bat musika konposizioari buruzko tailerra da, uztailaren 23an eta 30ean Gaztediaren Etxean emango dena. Tailer horretan, parte-hartzaileek abesti bat sortu eta ekoitzi ahal izango dute grabazio-estudio eramangarri batean. Jarduerak ordu eta erdiko iraupena izango du eta 3 edo 4 laguneko taldeetan egingo da. Amaieran, abestia ekoiztu eta parte-hartzaile bakoitzari bidaliko zaio.
‘Txankletas’ programaren barruan egiten diren jarduerak doakoak dira edo euro bateko kostua dute zinema-saioetarako, bost eurokoa jarduera-bonuetarako eta hamabost eurokoa lekualdatzea barne hartzen duten txangoetarako.
Iruñean erroldatutako gazteek izena emateko epea ekainaren 16ra arte dago zabalik; ekainaren 17tik aurrera, bete gabeko plazetan erroldatuta ez dauden gazteek izena emateko aukera izango dute. Izen-ematea Gaztediaren Etxean bertan egin behar da (Zangoza kalea, 30), NANa aurkeztuz, eta ordainketak eskudirutan edo txartelarekin egin daitezke. Jarduera batzuetarako, adingabeek idatzizko baimen bat aurkeztu beharko dute, Gaztediaren Etxean bertan eskuragarri dagoena.