Britaniar ikerlari batek garatu duen formula baten arabera, aurtengo egunik tristeena urtarrilak 24 izango da. Cardiff Unibertsitateko ikerlari Cliff Arnalls doktoreak urteko egunik txarrena zein den zehazteko formula matematiko bat garatu zuen duela sei urte. Formula, honako hau da, hain zuen ere: 1/8C + (D-d) 3/8xTI MxNA. Erraza, ezta?
C aldagaiak klima faktorea jasotzen omen du. D aldagaiak berriz, gabonetan zehar hartutako zor guztiak jasoko lituzke, eta d diru sarrerei dagokio. T-ri dagokionez, honek gabonetatik igarotako denbora zehazten du eta I-k, ostera, ohitura txar bat alde batera uzteko erabakia hartu zenetik igarotako denbora. Mk norberaren motibazioak zehaztuko lituzke eta NAk berriz, bakoitzak bizitza aldatzeko sentitzen duen beharra.
Beranduago jakin izan zenez, Arnallen formulak ez du inolako balio zientifikorik. Izan ere, bidaia-agentzia baten publizitate kanpaina baten barruan garatutako estrategia baten emaitza izan zen aipatu formula.





